XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas-mailako presioa = 760 mm Hg = 1013 mb.

- Zona batetako presioak *Presioa altuerarekin aldatuz doanez, eta barometroak altuera desberdinetan daudenez, berauek emandako baloreak zuzendu egin behar izaten dira, guztiak kota berean izango bailiren. Itsas-maila hartzen da erreferentziatzat. handiagoak badira (1040 mb-taraino heltzen dira: PRESIO ALTUAK.

Presio altuko guneak ANTIZIKLOIAK deitzen ditugu.

- Zona batetako presioak txikiagoak badira (982 mb-taraino): PRESIO BAXUAK.

Presio baxuko guneak ZIKLOIAK esaten ditugu.

Presioen banaketa ISOBARA delakoen bidez adierazten da.

ISOBARA: presio berdineko lekuak lotzen dituen lerroa.

6. eta 7. irudietan ikusten denez, ekuador aldeko presioak normala baino apur bat baxuagoak izaten dira.

Horrexegatik esaten da sakongune ekuatoriala.

Bestetik, sakongune horren inguruan, eta hemisferio biotan (30ampdeg; inguruko latitudean), presio altuko alde bi azaltzen dira gerriko azpi-tropikalak izenekoak.

Haizeak, beraz, gerriko hauetatik ekuador alderantz abiatzen dira, hauxek dira ALISIOAK izenekoak.

Hego hemisferioan oso ondo nabaritzen dira presio ezberdinetako gerrikoak, baina ez iparrean.

Honen arrazoia ipar hemisferioan aurkitzen diren lehorralde zabalek (Ipar Amerika eta Europa-Asia) daukaten kontrolean topatu behar da.

Lehorraldean eta itsasaldean kontrako presio-guneak izaten dira.

Udan, esate baterako, lehorraldea gehiago berotzen da inguruko itsasaldea baino, eta presio baxuko gune bihurtzen da (Asia eta Groenlandia), itsasaldean presio altukoak diren bitartean (Hawaii-ko antizikloia Pazifikon, eta Azoreetakoa Atlantikon).

Neguan, ostera, alderantziz gertatzen da: presio baxuko guneak itsasaldean (Aleutianetako sakongunea Pazifikon, eta Islandiakoa Atlantikon) eta presio altukoak lehorraldean (Siberiako antizikloia eta Kanadakoa).

Haizeak / Presioa erlazioa: 8. irudian presio altuko gune bateko isobara-mapa azaltzen da.

Ikusten denez, presioa gutxituz doa gunetik hasita eta edozein direziotan.

Gutxitze hori da PRESIO-GRADIENTEA deitzen duguna, eta ikurren bidez seinalatzen da, ikurrok isobaren perpendikularrak izanik - isobarak elkarren hurbil daudenean: gradiente altua / - isobarak elkarren urrun daudenean: gradiente baxua.